NOLA FUNTZIONATZEN DU?

Momentos y más (kutxabankkorneruneak) kode bat jaso baduzu, webgune horretara sartu ahal izango zara, sentsazio eta esperientzien mundu bat deskubritu eta zure aukerarik onena hautatzeko.

Zure kodearen bidez, hainbat formatu eta kategoriatako esperientzien/jardueren katalogo batera sartuko zara. Online trukatzeko jardueren edo ongizate, abentura, gastronomia, kirol, ostatu eta bestelako hainbat arlotako saltokietan trukatzeko jardueren artean aukeratu ahal izango duzu.

Kode bakoitzarekin erreserba bat egin ahal izango duzu saltokietako bakoitzean, webgune honetan bertan jasotako xehetasun eta baldintzen arabera, eta aukeratutako esperientziaz gozatu ahal izango duzu adostutako egun eta orduan.

Gogoan hartu zure kodeak mugaegun bat daukala eta kontuan hartu beharko duzula hala kodea erabiltzeko nola esperientziaz gozatzeko orduan.

keyboard_arrow_up close
Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu. Nabigatzen jarraitzeak gure cookie politika onartzea dakar Cookie politika