Zer egin behar dut nire esperientziaz gozatzeko?
1. Sartu: Esperientzien zerrenda ikusi ahal izateko, sartu zure kodea hasierako pantailan. Zure kodea baliozkoa bada, kategorien hautagailura sartuko zara zuzenean. Baliozkoa ez bada, berriz, sarbidea zergatik ukatu zaizun adieraziko zaizu. Webgunera sartzeak ez dakar berekin erreserba egitea edo kodea erabiltzea; erreserba amaitzean gertatuko baita hori.
2. Aukeratu: Katalogora sartzen zarenean, bertako edukia ikusiko duzu, eta hainbat aukeren artean hautatu ahal izango duzu, aurrez aurreko edo online esperientzien artean, hain zuzen ere.
3. Erreserbatu: Aurrez aurreko esperientzia guztietarako aldez aurreko erreserba bat egin behar da aukeratutako zentroan. Erreserba egiteko, deitu zuzenean saltokiaren argitalpenean agertzen den telefonora. Online esperientzietarako beste prozedura bat erabili behar da; berezitasunak ikusteko, irakurri hautatutako esperientziaren baldintzak.
4. Baieztatu zure kupoia: Zentroak erreserba baieztatzen duenean, zure kupoia deskargatu behar duzu. Horretarako, sakatu hautatutako zentroaren web-fitxan agertzen den «Baieztatu» botoia eta bete erreserbari buruzko datu guztiak, zentrora deitu duzula eta, MOMENTOS Y MÁS-en erabiltzailea zarela adierazi ondoren, erreserba zentroarekin zuzenean kudeatu duzula baieztatzeko. Jarraian, adierazi zure datu pertsonalak eta amaitu formularioa.
5. Gozatu: Erreserba prozesua amaitzen duzunean, zure baieztapen kupoia deskargatu ahal izango duzu edo, bestela, adierazi duzun helbide elektronikora iritsiko zaizu. Inprimatu edo erakutsi zure kupoia, zure NANarekin batera, zentrora heltzean, eta gozatu esperientziaz.
Aldez aurretiko erreserba bat egin behar da?
Aurrezko aurreko esperientzia guztietan aldez aurreko erreserba bat egin behar da saltokian. Erreserba hori egiteko, MOMENTOS Y MÁS kode bat duzula adierazi beharko duzu. Online esperientzietan beste erreserba-prozesu bat jarraitu behar da. Online esperientzia bakoitzean prozesu zehatz bat jarraitu behar da; beraz, hautatutako esperientziaren/zentroaren baldintzak kontsultatu beharko dituzu zuzenean.
Izan ere, erreserba egiteko unean zentroak duen erabilgarritasun-egoeraren eta betetze-mailaren mende egongo da sustapena. Zentroarekin erreserba baieztatu ondoren, webgune honetako eskaera-orria bete beharko duzu, kupoia sortu eta inprimatzeko. Kupoi hori ezinbestekoa da erreserbaren balioa bermatzeko.
Erreserba egin eta kupoia sortu ondoren ezin izango da aldaketarik edo ezeztapenik egin.
Zein da nire kodearen baliozkotasuna?
Zure MOMENTOS Y MÁS kodeak mugaegun bat dauka, kodea erabiltzeko eta esperientziaz gozatzeko, eta zuri saria emateko erabili den sustapen-elementuan egongo da argitaratuta.
Mugaegun hori kontuan hartu beharko duzu erreserba egiteko orduan, mugaegun hori baino lehen gozatu beharko baituzu esperientziaz. Data hori igarotakoan, ezin izango duzu zure esperientziaz gozatu. Gogoan hartu mugaeguna zenbat eta hurbilago egon, orduan eta leku libre gutxiago izango dituztela saltokiek. Beraz, erreserba behar besteko aurrerapenarekin egitea komeni da.
Chequemotiva-k ezin ditu leku eta data jakin baterako erreserbak bermatu. Halaber, zure opari-kodearen indarraldiaren azken hilabetean gerta daitezkeen erabilgarritasun arazoen ardura ez da Chequemotiva-rena izango.
Zer entregatu behar dut esperientziaren egunean?
Aurrez aurreko esperientzien kasuan, formularioa betetzean sortzen den baieztapen-agiria erakutsi behar da erreserbaren egunean, baita erreserban erregistratutako NANa ere.
Kupoia eta NANa nahitaez erakutsi beharko dituzu, bestela zentroak sustapena ez aplikatzeko eskubidea izango du.
Garrantzitsua da gogoan izatea kupoiak pertsonalak eta besterenezinak direla, eta kupoian agertzen den pertsonak besterik ezingo dituela erabili.
Kupoiak egoera onean egon behar du. Kupoia lapurtu, galdu edo balio-epetik kanpo erabiltzen bada, ez du baliorik izango eta ez duzu ordainik jasotzeko eskubiderik izango. Kupoia erakusten ez baduzu, ezin izango duzu esperientziaz gozatu.
Zerbait ordaindu behar dut nire esperientziaz gozatzeko?
Esperientziak kosturik ote duen jakiteko, hautatutako esperientziaren argibideak irakurri beharko dituzu, hainbat motatakoak egongo baitira: doakoak, 2x1 formatukoak eta deskontu formatukoak.
Esperientzien zerrenda bat daukat. Informazio horrek aldaketarik izan dezake?
Inprimatutako bertsioren batean zerrendatutako zentroek eta esperientziek aldaketak izan ditzakete zure opari-kodea indarrean den bitartean. Beraz, eskuragarri dauden esperientzien zerrenda eguneratua kontsultatu beharko duzu, zure Momentos y Más kodea www.momentosymas.com webgunean sartuta.
Esperientziek izan ditzaketen aldaketek eragindako desadostasunaren erantzukizuna ez du Chequemotiva-k bere gain hartzen, betiere webgunean eguneratuta agertzen badira.
Gidan agertzen diren irudiak eta testuak publizitate-elementuak dira, eta ez kontratuko elementuak. Debekatuta dago aldez aurreko baimenik gabe irudi eta testu horiek erabiltzea.
Zalantzak eta gorabeherak
Beste edozein argibide eskatzeko edo zalantzak argitzeko, jar zaitez gurekin harremanetan info@egoexperencias.com helbide elektronikoaren bidez, astelehenetik ostegunera 9:00etatik 14:00etara eta 15:00etatik 18:00etara, eta ostiraletan 9:00etatik 14:00etara (jaiegun nazionaletan eta Madrileko Erkidegokoetan izan ezik). Chequemotiva SL, Alcalá kalea, 106 1. solairua. 28009 Madril.