LEGE-OHARRA
Lege-ohar honek momentosymas.com (aurrerantzean, «Webgunea») webgunearen erabilera arautzen du. CHEQUE MOTIVA SL (aurrerantzean, «CHEQUEMOTIVA») da webgunearen titularra.
CHEQUEMOTIVAk, Informazio Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legeari jarraikiz, identifikazio-datu hauen berri ematen dizu:
Sozietatearen izena: CHEQUE MOTIVA SL.
Egoitza soziala: Alcalá kalea, 106. PK. 28009, Madril.
Inskripzio-datuak: Madrilgo Merkataritza Erregistroa, 21.551 Liburukia; 0 Folioa; I. Liburua 8. Atala; M-506370 orria; 1. Erregistroa.
BALDINTZAK
MOMENTOS Y MÁS opari-kode baten bidez sustapen-elementu bat esleitu zaien erabiltzaileek soilik eskuratu, erabili eta baliatu ahal izango dituzte plataforma eta haren edukiak.
Sustapen-elementu bakoitzak kode bat eta mugaegun bat ditu, hala kodea erabiltzeko nola esperientziaz gozatzeko. Kode bakoitzak titularrari esperientzia bat eskuratzeko aukera ematen dio, doakoa, 2x1 formatukoa edo deskontu formatukoa, webgune honetan indarrean eta zehaztuta dauden baldintzetan.
Kodearen indarraldia amaitzen denean, erabiltzailea ezingo da webgunera sartu eta ez du erreklamaziorik egiteko eskubiderik izango.
Erabiltzaileak kontsumitzen duen beste edozein zerbitzu osagarri saridunak ordaindu beharko du zuzenean, saltoki bakoitzaren ohiko tarifa eta arauen arabera.
Webgune honetan jasotako esperientziak sustapen-kanpainaren arabera sailkatuta daude (ongizatea, abentura, gastronomia, kirola…), eta online edo «etxetik kanpo» formatua izan dezakete, eta doako esperientziak, 2x1 formatuko esperientziak edo deskontuak izan daitezke.
Sustapen-kanpaina indarrean den bitartean, webgunean agertzen diren esperientziek aldaketak izan ditzakete, baita esperientzien xehetasunek ere.
Katalogoko argazkiak orientagarriak dira eta ez dute kontratu-izaerarik. Informazio zehatza eskuratzeko, kontsultatu xehetasun espezifikoak aukeratutako zentroaren webgunean.
Erreserbak saltokiaren erabilgarritasun-egoerari lotuta daude, eta beharrezkoa da harekin zuzenean harremanetan jartzea eta sustapenarekin identifikatzea.
Saltokiak erreserba-kupoia eta erabiltzailearen NANa beharko ditu esperientzia eskaintzeko, eta NAN berak ezingo du saltoki berean sustapen-kode bat baino gehiago trukatu.
Kupoia erakusten ez bada, erabiltzaileak ezingo du esperientzia adierazi bezala gauzatu, baina, hala eta guztiz ere, esperientziaz gozatu nahi badu, zentro laguntzaileak eskubidea izango du erreserbatutako zerbitzuaren edo jardueraren ohiko tarifa kontsumitzaileari zuzenean fakturatzeko.
Erreserbak erabilgarritasun-egoerari lotuta daude, eta Chequemotivak ezin ditu leku eta data zehatz baterako erreserbak bermatu. Halaber, opari-kodearen indarraldiaren azken hilabetean gerta daitezkeen erabilgarritasun arazoen erantzukizuna ez du bere gain hartuko. Erreserba egin eta kodea trukatu ondoren, Chequemotivak ezin izango du erreserba ezeztatu edo aldatu.
Opari-kodearen erantzukizuna eta zaintza haren edukitzaileari bakarrik dagokio. Hortaz, erabiltzen ez bada edo lapurtu, galdu edo hondatzen bada, Chequemotivak ez du haren lekuan berri bat eman beharrik izango.
Kodeen erabilera okerra egiten bada, Chequemotivak ez du finantza-arloko edo bestelako erantzukizunik bere gain hartuko. Zerbitzuak erabiltzean gerta daitezkeen galera edo lesio pertsonalen erantzulea ez da Chequemotiva izango, ezta titularrak aukeratutako saltokietan emandako zerbitzuaren kalitatearena ere.
Chequemotivarekin zerikusirik ez duten arrazoiengatik saltoki laguntzaileen ixtea, etetea edo mugatzea eragiten dute gorabeheren erantzulea ez da Chequemotiva izango.
Espainiako Legeak arautzen ditu baldintza hauek. Madrilgo epaitegi eta auzitegiei dagokie baldintza horien interpretazioari edo aplikazioari buruzko edozein eztabaidaz arduratzea.