PRIBATUTASUN ETA COOKIEN POLITIKA
Zilegitasun, leialtasun eta gardentasun printzipioei jarraikiz, Webgunearen erabiltzaileen (aurrerantzean, «erabiltzailea») eskura jarri nahi dugu CHEQUE MOTIVA SL sozietatearen Pribatutasun eta Cookien Politika (aurrerantzean, «Pribatutasun Politika»). Sozietateak pribatutasuna bermatzeko eta datuen babesari buruzko araudia betetzeko konpromisoa du, ondoko hauetan xedatutakoa batez ere: Datuak Babesteko Araudi Orokorrari buruzko 2016/679 (EB) Araudia eta Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa, baita etorkizunean lege horiek alda edo ordezka ditzakeen edozein arau ere.
Nor da erabiltzailearen datuen tratamenduaren arduraduna?
Datuen tratamenduaren arduraduna CHEQUE MOTIVA SL da (aurrerantzean, «CHEQUEMOTIVA»), B84391929 IFK eta helbide hau daukana: Alcalá kalea, 106, Madril 28009.
CHEQUEMOTIVAk formalki izendatutako Datu Pertsonalak Babesteko Ordezkari bat dauka, eta erabiltzailea harekin harremanetan jarri ahal izango da, Zeintzuk dira erabiltzailearen eskubideak? atalean adierazten den moduan.
Zer motatako datuak tratatzen ditugu?
a) Nabigatzean emandako datuak:
Webguneko orrialde batzuetan nabigatzeko ez da beharrezkoa aldez aurretik erregistratzea. Hala ere, gure web zerbitzariek informazioa biltegiratzen dute, modu estandarrean eta helburu estatistikoekin, hala nola IP helbidea, sarbidea lortzeko erabili den domeinua eta bisitaren data edo ordua.
b) Gure webgunean erregistratzean emandako datuak:
Kode bat erabili eta esperientziaz gozatu ahal izateko, erabiltzaileari Webgunean erregistratzeko eta bere datu pertsonalak emateko eskatuko zaio. Horretarako, erabiltzaileak formulario bat osatu beharko du, eta Pribatutasun Politika hau onartzeko eskatuko zaio.
c) Erabiltzaileak zeharka emandako datuak:
Webgunean nabigatzean hainbat cookie instala daitezke erabiltzailearen gailuan, Zer cookie erabiltzen ditugu? atalean azaldu den moduan.
Zer helbururekin tratatzen ditugu erabiltzailearen datuak? Zein da datuak tratatzeko legezko oinarria?
Erabiltzailearen datu pertsonalak tratatzeko legezko oinarria erabiltzailearen berariazko baimena da. Horretarako, erabiltzaileak cookien politika onartu edo/eta Webgunean erregistratzeko formularioa osatu behar du.
Erabiltzaileak erregistro-formularioaren bidez jakinarazten dituen datu pertsonalak honako helburu hauekin tratatuko dira:
- erabiltzaileek aukeratutako esperientziak kudeatzea eta entregatzea (kupoiak erabilita), aurretik hirugarrenengandik lortutakoak.
- erabiltzaileek egindako eskaerei eta kontsultei erantzutea.
Webgunean egindako nabigazioaren bidez eta cookien bidez erabiltzailearengandik eskuratutako datu pertsonalak helburu bakarrarekin tratatuko dira: gure webgunean nabigatu ahal izatea eta egindako nabigazioa helburu estatistiko hutsekin aztertzea.
Nori jakinarazten zaizkio erabiltzailearen datuak?
Erabiltzaileari zerbitzurik onena eskaintzeko eta hautatutako esperientzien kudeaketa eta entrega tramitatzeko, erabiltzailearen datuak kasuan kasuko esperientziaren enpresa hornitzaileari lagako zaizkio, erabiltzaileak esperientzia kudeatzeko eta entregatzeko prozesuan enpresa horrekin egindako erreserba baieztatzeko soilik. Ondorioz, Webgunean erregistratzeko prozesuan Pribatutasun Politika hau onartzearekin batera, erabiltzaileak berariaz onartzen du arestian azaldutako datuen lagapena, adierazitako helburuarekin.
Noiz arte gordetzen dira erabiltzailearen datuak?
Datu pertsonalak arestian adierazitako helburuak betetzeko behar den denboran baino ez dira gordeko, eta, epe hori igarotakoan, CHEQUEMOTIVAri edozein erantzukizun eskatzeko legez aurreikusitako preskripzio epera arte gordeko dira, behar bezala blokeatuta.
Zer cookie erabiltzen ditugu?
Webguneak Google Inc. enpresak emandako Google Analytics zerbitzua erabiltzen du. Hona hemen konpainiaren bulego nagusiaren helbidea: 1600 Amphitheatre Parkway, Mountain View (Kalifornia), CA 94043, Estatu Batuak («Google»).
Googlek web-analitika zerbitzua eskaintzen dio CHEQUEMOTIVAri, eta, horretarako, hainbat cookie instalatzen ditu erabiltzailearen gailuan. Gure cookien politika onartuz gero, cookie horrek sortzen duen informazioa (IP helbidea barne) Googlek transmititu eta artxibatuko du bere zerbitzarietan.
Googlek gure kontura erabiliko du informazio hori, Webgunearen erabileraren arrastoaren jarraipena egiteko. Horretarako, webgunearen jarduerari buruzko txostenak bilduko ditu eta webgunearen jarduerarekin eta Interneten erabilerarekin lotutako beste zerbitzu batzuk emango ditu. Googlek informazio hori hirugarrenei jakinarazi ahal izango die, legeriak hala agintzen duenean, edo hirugarren horiek informazioa Googleren kontura prozesatzen dutenean. Googlek ez du IP helbidea Googlek duen beste edozein daturekin lotuko. Datuen babesa bermatzeko, Google gure araudiaren babespean dagoen pribatutasun-ezkutuari (Privacy Shield) atxikita dago.
Erabiltzaileak datuen edo informazioaren tratamenduari uko egin diezaioke, eta, horretarako, cookien erabilerari uko egin edo nabigatzailearen konfigurazio egokia hautatu beharko du. Hala ere, hori egiten badu, baliteke erabiltzaileak webgunearen funtzio guztiak ezin erabiltzea.
Zeintzuk dira erabiltzailearen eskubideak?
Datu pertsonalak babesteko gure araudiak hainbat eskubide ematen dizkio erabiltzaileari gure zerbitzuak gauzatzeko beharrezkoak diren datuen tratamenduari dagokionez. Hona hemen, labur-labur:
- Sarbide eskubidea: zer motatako datuak tratatzen ari garen eta egiten ari garen tratamenduaren ezaugarriak ezagutzea.
- Zuzentzeko eskubidea: datuak aldatzeko eskatu ahal izatea, okerrak edo egiazkoak ez direlako.
- Eramangarritasun eskubidea: tratatzen ari garen datuen kopia bat formatu elkarreragile batean lortu ahal izatea.
- Tratamendua mugatzeko eskubidea, Legean jasotako kasuetan.
- Erabaki automatizatuak hartzeari aurka egiteko eskubidea.
- Ezabatzeko eskubidea: datuak ezabatzeko eskatu ahal izatea, datu horien tratamendua beharrezkoa ez denean.
- Aurka egiteko eskubidea: Egoera jakin batzuetan, eta erabiltzailearen egoerarekin zerikusia duten arrazoiengatik, erabiltzaileak bere datu pertsonalen tratamenduari uko egiteko eskubidea du; kasu horretan, blokeatuta mantenduko dira arestian aipatutako epean.
- Emandako baimena baliogabetzeko eskubidea:
Erabiltzaileak bere eskubideak erabili ahal izateko, mezu elektroniko bat idatzi behar dio Datuak Babesteko gure Ordezkariari, protecciondedatos@chequemotiva.com helbidera, edo posta arrunt bat bidali beharko du helbide honetara: Alcalá kalea, 106, Madril 28009, baliatu nahi duen eskubidea adierazita eta beharrezko dokumentazioa erantsita.
Datuak Babesteko Espainiako Agentziaren (AEPD) webgunean, erabiltzaileak bere eskubideak erabiltzen lagunduko dioten hainbat eredu ditu.
Erabiltzaileak, halaber, kontrol-agintaritzaren aurrean (Espainian, AEPD) erreklamazio bat jartzeko eskubidea du, bere eskubideak urratu direla uste duenean.
Datu pertsonalen segurtasuna eta eguneratzea
Datu pertsonalen segurtasuna babesteko, erabiltzaileari jakinarazi nahi diogu CHEQUEMOTIVAk beharrezko neurri tekniko eta antolamendu-neurri guztiak hartu dituela datu pertsonalen segurtasuna bermatzeko. Datuak aldatzea, galtzea edo/eta baimenik gabe tratatzea edo eskuratzea eragozteko hartu dira neurriok, araudiak eskatu moduan, baina erabateko segurtasuna ez da existitzen.
Aldaketak Pribatutasun Politikan
CHEQUEMOTIVAk, egokitzat jotzen duenean, Pribatutasun Politika hau berrikusi ahal izango du. Erabiltzaileak, beraz, Pribatutasun Politika hau aldian behin kontsultatu beharko du, egin litezkeen aldaketen berri izan dezan.
Azken eguneratze-data: 2024/05/22